Askotan gertatzen den zerbait da, baina ez gara aspertzen: Bizpahiru horma behera bota eta bezeroak argia etxean zehar zabaltzen ikusten duenean liluratuta geratzen da. Iparraldera begira egonik, etxe honek ez du eguzki-izpi askorik jasoko, baina pisuaren altuerak nahi besteko argia ematen dio, Urkora dituen bista zoragarriez gain. Horrela ba, 3 logeletako bati uko egin -pertsona bakarra bizi baita hemen- eta espazio argitsu eta ederra sortzeko aukerari heldu genion. Eraikinaren egiturarekin elkarlanean, egoteko eta jateko eremuen arteko harremana arautu zen. Jangela eta sukaldearen artekoa, berriz, oso nabarmena den kristaldun ate bikoitz baten bidez.