Ibilgailuek, etxeko tresnek edota guk geuk bezalaxe, eraikinek ere mantentze-lan batzuk behar izaten dituzte. Garrantzitsua da gure etxe edo lantokien egoera zaintzea eta beharrezko berriztapenak egitea fatxada, teilatu eta bestelakoetan.
Gaur egun, gainera, mantentze-lan horiekin batera eraikinen estaldura hobetzeko aukera dugu, isolamenduen bitartez eraginkortasun energetiko maila areagotuz, baita sarrera eta ibilbideen irisgarritasuna hobetzekoa ere.