Loading

LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

LEGE INFORMAZIOA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du IÑIGO RETEGUI CUENDE Y OTRA C.B.-ek, aurrerantzean ARKIGREEN; E75119727 zenbakidun IFK eta helbidea BISTA-EDER 9, 20600 EIBAR (GIPUZKOA) duen ARKIGREENen jabetzapekoa dela www.arkigreen.eus domeinua.

ARKIGREENek ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik.

Legeak ezarritako mugekin, ARKIGREENek ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. ARKIGREENen Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.

ARKIGREENen Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak ARKIGREENenak edo haren lizentziadunenak dira. Edozein transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publikoko ekintzak, osorik nahiz zati batean izan, ARKIGREENen beren beregiko baimena behar du.

DATU PERTSONALEN BABESA

Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, idatzi honen bidez emandako datu pertsonalak KONTAKTUAK izeneko fitxategian jasotzeko adostasuna ematen da, zeinaren arduraduna IÑIGO RETEGUI CUENDE Y OTRA C.B. den, egoitza soziala BISTA-EDER 21, 20600 EIBAR (GIPUZKOA) helbidean duena.

Tratamendu honen helburua posta elektronikoaren eta kontaktuen agendaren kudeaketa eta kontrola da. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonei helaraziko eta jasoak izan diren helburuarentzat beharrezko edota legezkoak diren bitartean soilik gordeko dira..

Edonola ere baimen honen ezeztatzea adierazteko eskubidea egongo da eta baita datu horiek ezagutu, aldatu edo ezabatzekoa. Era berean, datuen tratamendua mugatu edo ukatzeko edota hauen eramangarritasuna eskatzeko aukera erabili daiteke. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak BISTA-EDER 9, 20600 EIBAR (GIPUZKOA) helbidean burutu beharko dira.

JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune hau ARKIGREENen jabetzapekoa da. Webgune honen, bertako orrien, pantailen, bertako informazioaren, itxuraren eta diseinuaren eta bertatik ARKIGREENen sozietate atxiki eta/edo haren mendekoen edozein webguneetara zehaztutako hiperestekaren jabego intelektualeko eskubideak, eta ustiaketa eta erreprodukzio eskubideak haren jabegoak dira, eta ez beste inorenak, beren beregi beste zerbait adierazten ez bada.

Webgune honetan agertzen edo eskaintzen den edozein izendapen, diseinu eta/edo logotipo, produktu edo zerbitzu ARKIGREENek, berari atxikitako edo/eta bere mendeko sozietateek edo hirugarrenek behar bezala erregistraturiko markak dira.

Marka horiek bere legezko titularrak ez diren beste pertsona batzuek behar ez bezala eta beren beregiko baimenik gabe erabiltzea salaketa baten xede izan daiteke, eta Espainiako eta/edo erkidegoko ordenamendu juridikoan dauden legezko bitarteko guztiak erabiliz jazarri ahal izango da.

Hirugarrenen jabego eta marka eskubideak behar bezala azpimarratuta daude, eta gune honetan sartzen den edonork errespetatu behar ditu, eta ez da ARKIGREENen erantzukizuna izango ERABILTZAILEAk egin dezakeen erabilera, erabiltzailearena berarena izango baita erantzukizun guztia.

Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik kopiatu edo inprimatu daitezke webgune honetako edukiak. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukia edo oharrak erreproduzitzea, transmititzea, aldaraztea edo ezabatzea ARKIGREENen aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.

ARKIGREENek ez die erabiltzaileei transferitzen softwarearen jabetzarik. Erabiltzailea softwarea grabatzen den euskarriaren jabea da. ARKIGREENek jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak ditu, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honetako softwarea beraren terminalera transferitzen badu, ezin izango du jatorrizko kodea edo haren lengoaia aztertu ahal izateko disekzionatu, deskonpilatu edo beste kode edo lengoaia batera itzuli.

APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Honako baldintza orokor hauek Espainiako legeriak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Espainiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.