Proiektuaren garapenean eman beharreko pausoak asko dira: Bezeroarekin bildu, bere nahiak legearen arabera moldatu, planoak eta aurrekontuak prestatu, materialak eta eraikitze sistemak zehaztu, baimenak lortu, eta nola ez, gremio edo bestelako inplikatuekin elkarlanean gauzatze prozesua kontrolatu, emaitza tekniko eta estetikoak bezeroa ase dezan.
Izan ere, jakina da etxea teilatutik eraikitzen hastea ez dela ideia ona; ezer egin aurretik garrantzitsua da burutu nahi den lana ongi zehaztea, baita nola edo norekin egin daitekeen aurreikustea ere.