Anbotora begira dagoen baserri eguzkitsu bat da honakoa, lehen familiakoa zena eta orain bikote baten etxe bilakatua.
Espazio desberdinen arteko lotura erraztu eta pieza batzuen kokapena aldatzea komeni bazen ere, esan beharra dago eraikuntzaren egitura, eskailera eta estaldura dagoeneko berrituta zeudela. Helburu nagusia, beraz, etxebizitza premia berrietara egokitzea zen, aldi berean baliabideak eta instalazioak optimizatuz.
Etxe osoa isolatu da, lurretik hasi eta teilaturarte, eta leihoak gaztainondo laminatuzko beste eder batzuengatik ordezkatu dira. Beroa sortzeko instalazioari dagokionez egurra eta geotermia konbinatu dira, eta zoru irradiatzailearen berokuntza sistemarekin bat eginda, lortutako eraginkortasuna eta konforta nabariak dira.
Detaile deigarrienen artean beheko solairuko hormigoizko habe eta zutabeak daude, jangelako altura bikoitzeko leiho ikusgarriarekin batera. Bezeroarekin elkarlanean diseinatutako baranda ere, altzairu eta egurrez egina, benetan dotorea.
Kanpoan, teilatu-hegaletan eta terrazaren ertzean erabilitako kolore ilunak eta baranda berriaren egitura finak beharrezko modernotasun eta kontraste puntua lortzen dute.