Gure lehen lanak ofizina finkorik gabe egin bagenituen ere, 2014aren amaierarako prest genuen gure bigarren etxea bilakatuko zena. Herrian oso ezaguna zen lokala bera, urte askotan bakailaoa saldu baitzen bertan. Arraindegi itxura zuen beraz, zerena bestela? Ondorioz, baldosaz estalitako pareta eta lurrei akabera berriak ematea izan zen diseinuaren lehen ardura, bulegoa espazio eroso eta erakargarria izan zedin. Mostradorea ere kendu genuen, noski, eta erakusleihoari errepaso bat emanda, itxuraldaketa galanta lortu zen.