Etxe estu eta luzekina zen, zahartuta zegoen eta itxura triste xamarra zuen. Baina kalera zabaltzeko aukera ematen zuten leiho ugari zituen eta hura bilakatu zen barne-antolamendurako aitzakirik onenean. Komunak patiorantz bultzatuz, logelak eta egongela egin ziren argi naturalaren jabe. Horrela, eta argi hori askatasunez heda zedin, sukaldea eta egongela harreman zuzenean jarri genituen, beti ere jangelako mahaiaren begiradapean.