Ileapaindegi bat beraien etxebizitza bilakatu nahi zuen familia gazte batek egin zigun lehen enkargua:
Erreforman ordura arte ez zeuden sukaldea eta bigarren komuna sortu behar ziren, hiru logela edukitzeari uko egin gabe. Hortaz gain, leiho berriak jarri eta isolamendua gehitu zen sabai eta fatxadetan, kondentsazio-galdarak eta zoru erradiatzaileak osatutako beroketa-sistema berriari etekinik handiena ateraz.
Beraiek gas faktura ordaingarria jasotzea eskertzen digute guri; guk beraiei ARKIGREENengan eta lanaren emaitzean jarritako konfidantza… eta denok pozik!