Horma bitarteko eraikuntza batean kokatzen den etxebizitza honi barne berregituratze bat komeni zitzaion bere alde onak guztiz azaleratzeko.
Fatxada nagusitik atzeko patioraino luzatzen den etxea izanik, logelak barne aldera erretiratzeko aukeraz baliatu ginen, herri erdialdeko kale zaratatsutik ahalik eta urrunen. Beste aldean, hiru gela bateratzen dituen espazio zabal bakarra; jangela, egongela, eta irladun sukalde txuri ederra.
Bi alderdi bereiztu hauek sarrera pareko ate dotoreak lotzen ditu: Txuria, handia eta kristalduna denez, egongela zabaleko argi naturala pasatzen uzten du, gainera. Antolaketa hobetzen amaitzeko, lehen konketa bat besterik ez zuen komun txikia handitu, beharrezko guztiaz hornitu eta korridorearen erdialderantz eraman dugu.
Eta ezin logela nagusia aipatu gabe bukatu; armairu aparta, bainugela pribatua eta irakurtzeko txoko paregabea eskaintzen duen begiratokia.