Hitz bakar batez laburtu beharko bagenu, obra onen izenburua optimizazioa izan ahalko litzateke. Izan ere, etxebizitza honetan ez dago aprofitatu gabeko zentimetro karraturik: Sukaldea, jangela eta egongela, hirurak harreman zuzenean baina aldi berean bereizita. Horrez gain hiru logela, bainugela eta oinplanoaren erdian, familia honen egunerokotasunean guztiz erabilgarria den komun ñimiñoa.