Leiho ikusgarri eta oinplano karratudun etxe honi aukera paregabeak ikusi genizkion hasiera-hasieratik. Hiru izan ziren barne-antolamendurako jarraitutako ildo nagusiak:
- Korridore ilunaren ideia baztertzea, pasadan erabiliko den espazioa ahal bezain beste murriztuz.
- Egunean zehar edota gonbidatuen konpainiaz gozatzen diren gelak eta gabean lotarako erabiltzen diren pribatuak bereiztea.
- Sukaldea, jangela eta egongela zabalak egitea, argiari bidea irekiz eta elkarren arteko harremana lortuz.
Erabaki hauei bereziki diseinatutako elementuak gehituta -sukaldeko ate korredera; bioetanol-tximinia eta telebistarako beso birakaria batzen dituen altzaria; logela nagusiko oinetakoen armairua- etxebizitza honek erabilera askatasun zoragarria bereganatzen du. Ezin ahaztu derrigorrezko instalazio eraginkorrak kudeaketa sistema egoki batekin, eta bukatzeko, kolore eta testura emateko azken ukituak… eta voilà!