Gure aholku eta gomedioetan sinesten duen gazte jator honek bere pisu txikia guztiz berritzeko eskatu zigunean, azkar antzeman genuen lan gustagarri bat heldu berri zitzaigula esku artera.
Leihoak ireki eta Anbotoko Mari agurtzeko moduan egotea ez da gutxietsi daitekeen zerbait. Etxebizitza baten barruan biziko den lagunaren ongizatea, are gutxiago. Bi osagaiak elkartuta errezetarik onena honakoa: Batetik, onura termiko eta akustikoak eskeintzen dituzten lehioak aukeratu eta ahal bezain handiak egin. Bestetik, etxearen inguratzailea isolatu, bai fatxadetan eta baita sabaietan ere. Eta guzti honi kondentsazio-galdara eta zoru irradiatzaile bidez osatutako sistema eraginkor bat gehituz gero, konforta eta aurrezpena ziurtatuta ditugu.
Gela publikoenak irekiak dira baina aldi berean erraz bereizten dira, agerian geratzen den egituraren itxura industrialari eta kolore argitsuen erabilerari esker. Sukaldea eta bainugela, denbora pasa ahala zaharkiturik gera ez daitezen, diseinu garbidun altzariekin janzten dira. Balkoietako lurrean ausardia pixka bat. Laburbilduz, bezeroa pozik uztea lortu duen zaharberritze lana.