Teilatupeko etxebizitzek badute xarma berezi bat, baina jakina da eragozpenak ere badituztela: Inklinatutako sabaiak ederrak dira esaterako, baina espazioaren erabilera baldintzatu dezakete. Teilatua ez bada ondo isolatzen, neguan hotza eta udan beroa izango ditugu etsai eta kondentsazioak agertzea ez da batere arraroa izango, gainera. Sabaietara begira hasi zen lan hau, beraz. Etxea guztiz hustu, ingurua isolamenduz jantzi eta barne-antolaketa bezeroaren beharretara moldatu genuen; xarma mantenduz, baina erosotasuna zainduz.